¿Que es Hirikoi?

Mi foto
Hirikoi sozio-komunitario programa da. Hirikoi egitasmoak du helburu: -Bilboko VII udal barrutiko 18 eta 30 urte bitarteko gazteak. Lehentasuna emanez, eragozpen sozialak duten pertsonei. -Auzo elkarte eta horren bidez auzoko errealitate orokorrean eragin nahi dugu.

jueves, 25 de marzo de 2010

Errekaldeko kiroldegiko fitness gimnasio berria inauguratu du

Bilboko Udalak

BILBO. Bilbao Kirolak erakundeak Errekaldeko kiroldegiko fitness gimnasio berria inauguratu zuen atzo. Aretoak 508 metro koadroko espazio bat dauka, zenbait kirol diziplina egiteko, hala nola, kardio, weight trainning edo women's corner. Instalazio berriari esker, %63,7 (550etik 900era) gehituko da Errekaldeko kiroldegian fitness egiteko eskaintzen zen plaza kopurua.

"Joan den urteko urrian Deustuko eta Txurdinagako gimnasioak berrituz eta Artxandako kiroldegian gimnasio bat irekiz instalazioak modernizatu eta hobetzeko hasi genuen ildoari eusten diogu. Oriangoan, Errekaldeko fitness aretoa berritu eta handitu dugu; izan ere, barruti horretan, Bilbao Kirolak erakundeak 10.000 abonaturi ematen die zerbitzu", azaldu du Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzi eta Bilbao Kirolak erakundeko presidente Jon Sustatxak.

Gimnasio berriak gama altuko ekipamendua dauka, hala nola, makina isozinetikoak, poleadun makinak, makina kardiobaskularrak telebista indibidualekin, zirkuituan lan egiteko eremua eta emakumeentzako makina bereziak dituen lanerako espazio bat. Gimnasioa erosotasun, osasun eta ongizate irizpideekin diseinatu da. Panel fenolikoz estalitako hormak ditu eta zoruan binilozko zoladura jarri da, kirola era osasungarrian egin ahal izateko.

Udal instalazioetako fitness gimnasioak hobetzeko programa dela-eta, 2.400.000 euroko inbertsioa egin behar izan da lau instalazioetako lan eta ekipamenduetan.

Gainera, Bilbao Kirolak erakundeak Spin Bike aretoa berritzeko eta kiroldegian erabilera askotarako areto berri bat egiteko aprobetxatu ditu fitness gimnasioa berritzeko lanak.

Spin Bike areto berriak 80 metro koadro ditu, eta ikasturte honetarako erabilgarri dagoen plaza kopurua %30 gehitzea ahalbidetu du. Era berean, spinninga egiteko eremua egokitu eta hobetu da. Kirol espazioa areto nagusien ildoari jarraiki diseinatu da, hau da, maldan dagoen harmaila formatua dauka, ikasle guztiek zailtasunik gabe ikus dezaten irakaslea. Gainera, Spin Bike areto berrian argiaren eta soinuaren arteko interakzio sistema instalatu da, erabiltzaileak motibatzeko. Instalazio berri hau apirilaren 1ean irekiko da jendearentzat.

Bestalde, 207 metroko erabilera askotarako areto berri bat eraikitzeko lanak ere hasi dira. Bertan, zenbait ikastaro eman ahal izango dira, besteak beste, aerobic, pilates, weight trainning, mantenimenduko gimnasia eta abar. Berrikuntza-lanak eta ekipamendu berria egiteko, 942.510 euroko inbertsioa egin da.

http://www.deia.com/2010/03/25/deia-euskaraz/errekaldeko-kiroldegiko-fitness-gimnasio-berria-inauguratu-du-

No hay comentarios: